Ramon Llull

Ikus-entzunezko IRU, SL. Conselleria de Turisme. Govern de les Illes Balears.

Kultura Ministerioaren BIDEAK RAMON LLULL web guneak Behe Erdi Aroko jakintsu mallorcar honen bizitzan eta obran sartuko zaitu. Ramon Llull (Raimundo Lulio) pentsalari ausarta, mistiko sutsua, eta ezagutzaren zenbait arlotan aitzindaria izan zen. Idazle emankor honek (256 liburu idatzi zituela esaten da) etengabe bidaiatu zuen Europan, Ipar Afrikan eta Asia Txikian barrena.

Bere pausoei jarraikiz, zure bidaia diseinatzen lagunduko dizugu. Uste ez duzun pertsonaia ezagutuko duzu, bere garaian benetako bide urratzaile izan zena. 

 
Ramon Llull Santiago apostoluaren aurrean. Breviculum, I. Thomas le Myésier, 1325.

Ramon Llull eta done Jakue Bidea

1256an, Ramon Llull erromes gisa joan zen Mallorcatik Compostelako Santiagora. Ez da zehazki ezagutzen zein bide egin zuen: bide katalanean barrena Bartzelonatik joan zen, ala bide frantziarrean zehar Bordele ondoko Rocamadourreko monasteriotik joan zen, urte hartan monasterio horretara joan baitzen. Gero Bartzelonara abiatu zen, azkenean Mallorcara itzultzeko. Bidaia horretan, bere bizitzari erabateko aldaketa emateko erabakia hartu zuen.

Ramon Llull bere liburuei buruz eztabaidan Thomas le Myésierrekin. Breviculum, XI. Thomas Le Myésier, 1325.

Ramon Llull, aitzindaria

Gaur egun Ramon Llullez hitz egitean, ez da teologo handia, filosofoa, zientzialaria eta idazlea bakarrik kontuan hartzen, borondate europeistaren eta unibertsalistaren aitzindarietariko gisa ere ikusten dugu, egia eta bakea lortzeko bide bakar gisa arrazoia eta elkarrizketa bultzatu zituena. Arabiera ikasi zuen eta hizkuntza horretan zenbait lan ere idatzi zituen. Mallorcan hizkuntza eskola bat sortu zuen, bere inguruko hizkuntz eta kultur aniztasunaz jabeturik.