Europan eta Mediterraneoko

 

Armenia Txikia

RAMON LLULL ARMENIA TXIKIAN

1301ean Ramon Llull Iskerendum golkoan lehorreratu zen, ekialdeko Mediterraneoan, bisitatu zuen leku urrunetariko batean. Lehenago Zipreko irlatik igaro zen eta Jacques de Molay Tenpluko Maisu Nagusiarekin elkarrizketatu zen. Hark, tenplarioen aliatua zen Armenia Txikiko erregea eta Babiloniako sultana eta Siriako erregea bisitatzeko baimenak eman zizkion.

Aiasen, Garai hartako Armenia Txikiko hiriburuan, Què deu hom creure de Déu (‘Gizonak Jainkoaz sinetsi beharrekoa’) idatzi zuen eta bere De convenientia fidei et intellectus idazteko informazioa jaso zuen. 1302an Armenia Txikia utzi zuen, agian Jerusalemera joateko. Edozelan ere, Asian egin beharreko bidaia hori, ziurrenez bere bizitza osoan inguru hartan egin zuen bakarra, Genovan amaitu zen.

 

ARMENIA TXIKIA, ORDUAN ETA ORAIN

Armenia Txikia (gaur egun Turkian dagoena) gaurko Armeniatik oso urrun zegoen, hego-ekialdean. Eufrates ibairaino iristen zen lurralde zabala zen. Vespasiano enperadorearen garaian probintzia erromatarra zen. Erdi Aroan Armenia Txikia edo Ziliziako erresuma izenez zen ezaguna, eta kristau ortodoxoak ziren errefuxiatu armeniarrek sortu zuten, XI. mendearen amaieran. Oso garrantzitsua izan zen gurutzadei eman zien babesa.

Aias hiria, Armenia Txikiko Erdi Aroko hiriburua, Lajazzo (edo Ajazzo) izenez ezagutzen zen; lehenago Aegea izena zuen. Mediterraneo eta Pertsia arteko merkataritzaren igarobide nagusia zen, eta baita Erdialdeko Asia eta Txina artekoa ere. Genovarrek eta veneziarrek frankiziak eta biltegiak zituzten bertan; Europa aldera gehien eramaten ziren produktuak espeziak, harri bitxiak, zeta eta alfonbrak ziren; Europatik garraiatzen zena olioa, ardoa eta ehunak ziren. Marko Polo 1271n egon zen hirian. 1294an, genovarrek eta veneziarrek itsas borroka izan zuten portua kontrolatzeko. Mendeetan zehar portu hori sedimentuz bete zen, padura bilakatu arte.

Gaziantep-eko gaztelua. Turkia. Crzy77. Fotolia. Ceyhan-eko gaztelua. T.A.M.H.I.
 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Gizon tripazainak, jaten ez duenean negar egiten du, eta jan duenean, damutu egiten da»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llull, gaur egungo informatikan oinarrizkoa den pentsamendu konbinatorioaren aitzindaritzat hartua izan da.
 

Azken sorkuntzak