Ars, panazea edo kimera

Ars-eko gurpil luliarra. Miramarreko monasterioa. IRU, S.L.

1274 inguruan Mallorca erdian dagoen Puig de Randa mendira erretiratu zen, eta bertan meditazioari eta kontenplazioari ekin zion. Leize batean, eremutar moduan bizi izan zen, Argialdia izan zuen eta, ondorioz, bere filosofia sistema idaztea erabaki zuen, Ars delakoa. Aipatutako Ars (‘Arte’ esan nahi duen latinezko hitza) berak asmaturiko teknika konplexua zen, errealitatea ulertzeko eta egia aurkitzeko eta frogatzeko, eta horrela, arrazoi bidez kristau fedea justifikatzeko. Eta hori guztia, arrazoizko teknika erdi-mekaniko, ikur notazio eta diagrama konbinatorioen bitartez egiten zuen. Artea, bokazio unibertsalez hornitua, garaiko hiru erlijio monoteisten (kristaua, musulmana eta judua) hastapen komunetatik abiatzen zen eta ezin zuen hutsik egin «fedegabeak» konbertitzeko. Beste alde batetik, Artea, XIII. mendeko jakintza arlo guztietarako (teologia, natur eta humanitate zientziak) bidea omen zen. Jakintza, mekanizatu eta matematika bihurtzeko ahalegin inozoa eta aldi berean jeniala zen. Bere bizitza eta literatur lan osoa zeregin filosofiko handi horri eman zion, eta, horrela, bere nobelek eta poemek ere, teologia hedatzeko eta irakurleak Artera hurbiltzeko helburua zuten.

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Ihes egin ezazu lehenago printze txarraren aurretik sugearen aurretik baino»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llullek Ars (‘Artea’) sortu eta zabaldu zuen, bere garaiko gizakien jakituria guztia biltzeko tresna intelektual handia.
 

Azken sorkuntzak