Europan eta Mediterraneoko

 

Bartzelona

RAMON LLULL BARTZELONAN

Ramon Llullen gurasoak Bartzelonan sortuak ziren eta bera maiz joan zen bertara bere bidaietan. Uste denez, 1265ean San Ramón Peñafortekoekin egon zen Bartzelonan, eta hark Parisera ez joateko esan zion. Izan ere, Llullek Parisera joan nahi zuen gramatika eta beste zientzia batzuk ikastera. Ondorioz, egitasmoak aldatu eta Mallorca aldera abiatu zen.

1294ko maiatzean berriro joan zen Napolesetik Bartzelonara, eta Napolesera itzuli zen uztailean. 1297 eta 1299 artean, berriro joan zen Bartzelonara, oraingoan Paristik, bertako sinagogetan bere Art-aren eragina juduen aurrean frogatzeko. Egonaldi horretan Aragoiko eta Kataluniako errege zen Jaime II. Zuzenari Dictat bat eskaini zion, eta baita Blanca Anjouko erreginari ere eskainita zegoen Oracions liburua ere. 1305ean berriro joan zen Bartzelonara, Jaime II.aren babes eske Al-Andalus aldera joateko antolatu nahi zuen gurutzadarako. Erregeari oso ideia egokia iruditu zitzaion eta biak abiatu ziren Bartzelonatik Montpellierrera, bertan zegoen Klemente V aita santua, konbentzitzen saiatzeko. 

 

BARTZELONA, ORDUAN ETA ORAIN

Behe Erdi Aroan, Bartzelona izan zen Bartzelonako kondeen eta Aragoi eta Kataluniako erregeen egoitza. Ramon Llullen garaietan, Aragoiko eta Kataluniako koroa hedatzen ari zen (Mallorcako konkista 1229an eta Valentziakoa 1238an), Okzitania eskuratzeko asmoak behin betiko baztertu ondoren. Hiria oso toki estrategikoa zen, mendebaldeko Mediterraneo osoarekin komunikatua baitzegoen merkataritzari eta politikari zegokienez.

Bartzelonak Auzo Gotiko nabarmena du, Barcino erromatar zaharraren gainean eta inguruan eraikia. Barcino  horren harresi zaharrak ikus daitezke oraindik ere zenbait gunetan. Sant Jaume plazatik hurbil, hiri zaharraren erdian, Ramon Llullen garaiko zenbait eraikin daude: hala nola katedrala (1298-1454), errege jauregia (1116an «Palau Reial Major» izenez dokumentatua), Call (auzo judutarra) edo garai hartan hiria babesten zuten harresiak.

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Gizon zekenak ez du ezer»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llullek Islama eta Kabala aztertu zituen, musulmanen eta juduen fedeari aurre egiteko, bere ustez horiek «fedegabeak» baitziren.
 

Azken sorkuntzak