Bidaiak, liburuak eta helburu bat
Bere bizitza Europan eta Mediterraneoan zehar egindako bidaiez beterik dago. Sinestunak ez zirenekin eztabaidatzeko (ez borrokatzeko) eta kristau federa erakartzeko beharraz gizon prestuak, erregeak eta aita santuak konbentzitzeko bidaia asko egin baitzituen. Horrela, ia mundu osoa korritu zuen, Europako hainbat unibertsitatetara joan eta batzuetan Afrikako kostaldean lehorreratu zen, teologo musulmanekin eztabaidatzeko eta haien metodologia aztertzeko. 1287 eta 1293 artean Montpellier, Paris, Erroma, Genova eta, zenbait iturriren arabera, Perpignan, Al-Andalus, Zeuta eta Egipto bisitatu zituen.
Liber contra Antichristum lanean, mende bukaerako apokalipsia iragartzen dutenen tesiaren kontra dihardu. 1311n, bere lan intelektualak eta apostolikoak Dauphineko Vienan (Frantzian) ospaturiko kontzilio ekumenikoaren onespena lortu zuen. Hala ere, printze eta jakintsu kristauez desengainaturik, azken urteetan, batez ere, oso bakardade handia sentitu zuen. Izan ere, zeregin handia eta ziurrenez ezinezkoa gauzatu nahi izan zuen: Humanitatearen jakintzaren oinarri berriak eraikitzea, berak asmaturiko Artearen arabera, eta mundu osoan zehar zabaltzea.
265 liburu idatzi zituela uste da. Jainkoaren kausara bideratutako lana egin zuen gizon jakintsu baten lekukotasun handia.