Europan eta Mediterraneoko

 

Bujia

RAMON LLULL BUJIAN

1307 erdi aldera Ramon Llull, hirurogei eta hamabost urte zituela, Bujia hiri aljeriarrera abiatu zen Mallorcatik. Bertako plazetan eta kaleetan ozen predikatu zituen (ziurrenez arabieraz, hizkuntza hori ongi menderatzen zuen eta) bere iritziz fede kristauaren egiak erakusten zituzten «ezinbesteko arrazoiak». Hala ere, lortu zuen bakarra, haserrez beteriko jende multzo batek jotzea eta hiltzen saiatzea izan zen. Atxilotu eta erlijio alorreko agintaria zen muftiaren aurrera eraman zuten. Bien artean izandako elkarrizketa Llullek berak gogoratu zuen bere Vita coetanea liburu autobiografikoan. Azkenean kartzelara sartu zuten, eta baldintza txarrak bizi izan zituen bertan.

Katalanek eta genovarrek Bujiako errege Abul-Baqá Haliden aurrean egindako lanari esker, presoak tratu hobea lortu zuen, izan ere heriotzaren zain zegoen. Azkenean, erregeak hiritik kanporatu zuen, kartzelan sei hilabete pasa eta gero, eta Pisa aldera bidali zuen. Bitartean Llull nekaezinak, Disputatio Raymundi christiani et Homeri saraceni liburuaren arabierazko testua hasi zuen. Bertan, jakintsu aljeriarrekin izan zituen eztabaidak kontatzen ditu.

 

BUJIA, ORDUAN ETA ORAIN

Bujia edo Béjaïa (Biyāya arabieraz), Aljeriako kostaldean dago, Aljerretik 180 km ekialdera, eta Kabilia eskualde bereberreko hiri nagusia da. Augusto enperadoreak sortu zuen K.a. 26. edo 27. urtean, Saldae izenez. VIII. mendean arabiarrek bandaloei konkistatu zioten, eta 1152an almohadeek eskuratu zuten. Behe Erdi Aroan, Mediterraneoko portu aktiboenetakoa zen, batez ere Pisarekin, Bartzelonarekin eta Palmarekin zituen merkataritza harremanak zirela eta. Argizariaren merkataritzan ospe handia zuen (gaztelerazko bujía hitza, ‘argizaria’, hiriaren izenetik dator). Behe Erdi Aroko mendebaldeko munduan oso kultur zentro nabarmena zen. Bertan zenbait jakintsu izan ziren, Ibn Battuta, eta XIV. mendearen amaierako Ibn Kaldun, besteak beste. Bujia izan zen XIII. mende hasieran arabiar zenbakiak kultura europarrean, itsas gizon italiarren bitartez, sartu zireneko foku zientifikoa.

Gaur egun Bujia oso portu aktiboa da, petrolioaren esportazioari dagokionez, batez ere. Hiriak ondare ondasun nabarmenak kontserbatzen ditu, hala nola Moussa gotorlekua, Kaxba edota Ate Sarrazenoa.

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Dakizuna ez dakizuna baino gutxiago denez, ez ezazu gehiegi hitz egin»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llullek katalana, okzitaniera, frantsesa, arabiera eta latina hitz egiten zituen, eta hizkuntzen ikasketa bultzatu zuen.
 

Azken sorkuntzak