Europan eta Mediterraneoko
Compostelako Santiago
RAMON LLULL COMPOSTELAKO SANTIAGON
1265ean, Ramon Llull erromes gisa joan zen Santiagora. Ez dakigu ziur zein bide erabili zuen baina, Montpellierrekin zerikusia zuenez gero, baliteke Rocamadourreko santutegitik abiatu izana, Done Jakue Bideko adar frantziarretik. Dena den, badakigu erromesaldia Bartzelonan amaitu zuela, eta ziurrenez Bidearen adar katalanetik itzuli zela.
COMPOSTELAKO SANTIAGO, ORDUAN ETA ORAIN
A Coruñako probintzian dagoen Compostelako Santiago, Galiziako Autonomia Erkidegoko hiriburua da. Oso turismo eta unibertsitate zentro garrantzizkoa da. Santiago apostoluaren hilobia bertan aurkitu izan zela dioen kondairaren ondorioz, Erroma eta Jerusalem ondoren kristauen erromesaldien punturik garrantzizkoena bihurtu zuen, Done Jakue Bideari esker. Bide historiko horrek, adar asko ditu. Adar horiek Santiago eta Iberiar penintsula Europarekin lotzen dute Frantziatik.
Compostelako Santiagoko katedral erromanikoaren eraikuntza 1075ean hasi zen, Diego Peláez apezpikuaren agindupean, eta hurrengo mendean Diego Gelmírez apezpikua izanik, jarraipena izan zuen. 1128an amaitu ziren lanak. Katedral handia da, gurutze latinoa eta hiru nabe ditu, eta erromaniko europarraren eraikin garrantzizkoetarikoa da. Kanpoko aldea erabat berritu zen XVII. eta XVIII. mendeetan, estilo barrokoari jarraituz. Katedralaren ondoan beste eraikin erromaniko bat dago (XII-XIII. mendeetakoa): Pazo de Xelmírez edo ‘Gelmirezen Jauretxea’. Santiagoko erdigune zaharra Humanitatearen Ondare izendatu zuen UNESCOk 1985ean. Gaur egun, Done Jakue Bidea Europako erromesen eta ibiltarien jomugarik garrantzizkoena izan daiteke.