Europan eta Mediterraneoko

 

Genova

RAMON LLULL GENOVAN

Ramon Llull gutxienez sei aldiz joan zen Genovara. Bertan harrera ona izan zuen giro pietistetan eta Percival Spinola aitonen seme genovarrarekin adiskidetu zen. 1290eko egonaldi batean arabierara itzuli zuen Ars inventiva veritatis lana. Itsas errepublika horretan erabaki zuen 1293an Ipar Afrikara bidaiatzea, musulmanak pertsonalki konbertitzeko asmoz. Kartzelara eramango zuten edota harrikatu egingo zuten beldurrez arazo psikologiko larriak izan zituen. Prozesu horretan zenbait ikustaldi izan eta frantziskotarren ordenan sartu zen. Azkenean Tunis aldera abiatu zen. Pasadizo hori Vita coetanea liburu autobiografikoan kontatzen du.

1302an berriro Genovara itzuli zen Zipre eta Armenia Txikian ibili eta Llibre dels mil proverbis (‘Mila atsotitzen liburua’) idatzi ondoren. Genovan Lògica nova (‘Logika berria’) lana idatzi eta 1303ko maiatzean latinera itzuli zuen Zipren katalanez idatzitako Retòrica nova (‘Erretorika berria’). 1304ko otsailean, Montpellierren egonik, hilabete batez Genovara joan zen eta, baliteke, berriro ere 1305eko udan joan izana; 1308an hirira joan zen berriro.

 

GENOVA, ORDUAN ETA ORAIN

Genovak, Liguriako hiriburu historikoak, Mediterraneoko porturik garrantzizkoetarikoa du. Erromak konkistatu zuen K.a. 222 urtean. Bizantziarren, longobardoen, inperio Karolingioaren eta Germaniarraren agindupean egon da. XI. mendean, bertako merkatariek, artisauek eta burgesek Genovako errepublika ezarri zuten. Itsas potentzia handia bilakatu zen, mediterraneoko merkataritza harremanak menperatzen eta Kortsika eta Sardinia kontrolatzen baitzituen. «La Superbak», garai hartan Genovak zuen izena, gurutzadetan parte hartu eta Pisa eta Venezia bezalako itsas errepublikekin gatazka ugari izan zituen itsasoko merkataritza kontrolatzeko.

Genovan Behe Erdi Aroko ondarearen zenbait elementu nabarmendu behar dira: San Lorentzo katedrala edo duomo (XI-XVI. mendeak); portu zaharra (Porto Antico); Torre della Lanterna itsasargia (1128koa, hiriaren ikurra); San Mateo eliza (XII eta XIII. mendeetan Doria familia aberatsak eraikitakoa); eta Porta Soprana (hiriaren sarrera nagusiko atea, XIV. mendea baino lehenagokoa).

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Gizon harroak ez du bere burua ezagutzen ezta beste gizakiak ere»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llull Mallorkan jaio zen, Jaime I. Kataluniako erregeak 1229an uhartea kristauentzat konkistatu eta hiru urtetara.
 

Azken sorkuntzak