Hizkuntz eskola bat
1275ean Jaime printzeak Montpellierera deitu zion eta hurrengo urtean Jaime II erregearen babesarekin jada, hainbeste desio zuen ikastetxe misiolariaren fundazioan hartu zuen parte: Miramar monasterioan izan zen, Valdemossan (Mallorcako ipar-mendebaldeko kostaldean); izatez, arabiera eta Arte llullarraren ikasketari loturik zeuden hamahiru fraide frantziskotarrek osaturiko eskola zen. Luzaro egon zen La Real (Palman) monasterio zistertarrean, bere formazioa osatuz eta zenbait liburu idatziz. Bere idatzietan, latina ez ezik, katalana eta arabiera ere erabiltzen zituen, unibertsitateetan, elizetan eta komentuetan ez ezik, publiko laiko zabalak ere irakur zitzan.