Europan eta Mediterraneoko
Lyon
RAMON LLULL LYONEN
1305. urteko bigarren erdialdean, Ramon Llull Lyonera joan zen Klemente V aita santuaren koroapenean egoteko. Urte bereko abenduan aita santuarekin elkarrizketatu zen gurutzada berri bat antolatzeko beharraz konbentzitzeko. Aragoiko eta Kataluniako Jaime II erregea Llullen ideiaren alde agertu zen eta aita santuari, espedizioaren egitasmoa zehazten zuen Liber de fine liburuaren ale bat eman zion. Llull Lyonen hasi zen Ars generalis ultima lana idazten.
LYON, ORDUAN ETA ORAIN
Lyon Rodano departamentuko hiriburua da, Saona eta Rodano ibaiek bat egiten duten tokian dago, eta Paris, Marseillarekin, Italiarekin eta Suitzarekin lotzen duen gune geografiko garrantzitsua da. Erromatarrek sortu zuten K.a. 43. urtean, eta Lingdunum izena eman zioten. Erromatar Inperioa erori ondoren, hunoek eta bisigodoek menperatu zuten eta burgundiar, karolingiar, lotaringiar eta borgoinar erresumetako zati izan zen, harik eta 1302an Inperio Sakratu Erromatar-Germanikoaren esku geratu zen arte. XIII. mendean, burgesiak Frantziako erregearen babespean jarri zuen hiria, eta XIV. mendetik aurrera aberastasun handia lortu zuen zetaren industriari eta oso azoka garrantzizkoak ospatzeari esker.
Fourvièreko muinoan dagoen teatroa eta hiria aztarna erromatar garrantzitsuez gain, Lyonek Behe Erdi Aroko monumentu garrantzizkoak ditu: Vieux Lyon (Erdi Aroko eta Errenazimenduko auzoa) Saint-Jean katedrala (XII-XV. mendeetakoa), Saint-Martin-d’Ainay eliza (XII. mendekoa) eta Saint-Bonaventure eliza (XIV-XV. mendeetakoa). Lyongo erdigune historikoa Humanitatearen Ondare izendatu zuen UNESCOk1998an.