Europan eta Mediterraneoko

 

Marseilla

RAMON LLULL MARSEILLAN

1305eko irailean Ramon Llull Marseillara joan zen izpiritualista buru zen Arnau de Vilanovarekin elkarrizketatzeko. Liber de fine lanean azaldu bezala, gurutzada baterako gogoa eta grina kutsatu nahi zizkion. Badirudi 1308an berriro ere Marseillara joan zela, Arnau de Vilanovarekin hitz egitera.

 

MARSEILLA, ORDUAN ETA ORAIN

Marseilla Leongo golkoan dago, eta portu garrantzitsua eratzen du Rodano ibaiaren bokalean. K.a. 600. inguruan grekoek sortu zuten eta erromatarren garaian hiri librearen estatutua izan zuen. Mendebaldeko inperioa desagertu eta gero, bisigodoen, burgundiarren, frankoen eta borgoniarren eskuetan egon zen. IX. mendean Probentzako bizkonderria izan zen. Gero Tolosako kondearen eta Carlos Anjoukoaren agindupeko erkidego bihurtu zen. Gurutzadei esker aberastasuna pilatu zuen, izan ere Lurralde Santuetara eta Afrikara joateko portu nagusia zen. 1481ean koroa frantziarraren menpe geratu zen.

Marseillako monumentu guztiak portu zaharraren inguruan daude, eta horien artean antzoki eta dike erromatarrak aipa daitezke. Erdi aroko eraikuntzei dagokienez,  Sainte-Marie-Majeur basilika aipa daiteke, erromaniko-bizantziar estilokoa, eta V. mendeko kripta eta XII. eta XIII. mendeetako nabea dituen Saint-Victor abadetxea. Frantziako kultu gunerik eta Mendebaldeko erakunde monastikorik zaharrena da.

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Gizon tripazainak, jaten ez duenean negar egiten du, eta jan duenean, damutu egiten da»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llullek Islama eta Kabala aztertu zituen, musulmanen eta juduen fedeari aurre egiteko, bere ustez horiek «fedegabeak» baitziren.
 

Azken sorkuntzak