Europan eta Mediterraneoko

Messina

Missina Siziliako dialektoan

Javascript is required to view this map.

Nola heldu

AIREZ

Palermo – Punta Raisiko aireportua

Gertu dauden beste aireportu batzuk:

  • Reggio di Calabriako aireportua (kontinentean)
  • Trapani – Birgiko aireportua (Sizilian)

ITSASOZ

  • Sizilian dagoen Messinako portuak, ferry bidezko lotura du Villa San Giovannirekin (6 km-ra), Reggio di Calabriarekin (10 km-ra) eta Salernorekin

LURREZ

  • Autopista Palermora (224 km) eta Cataniara (95 km)
  • Tren lotura Palermorekin eta Cataniarekin

Txanpona

euroa

Non egin lo

Turismo bulegoa

98122 MESSINA – Via Calabria, is. 301 bis ang. Via T. Capra. Tel. (+39) 090 67 42 36

Zer bisitatu

Monumentuak

  • Greziarren eta erromatarren garaietako zenbait aztarnategi arkeologiko
  • Santa Maria Assunta katedrala edo duomoa
  • L’Annunziata dei Catalani eliza (XII. mendea)
  • Montaltoko santutegia, XIII. mendeko aurrien gainean eraikia; ikuspegi panoramiko bikaina
  • Asisko San Frantziskoko tenplua (XIII. mendea)
  • Santa Maria Alemanna eliza (XIII. mendea)

Museoak

Messinak 38 museo ditu, eta horien artean honako hauek daude:

  • Antiquariuma: Tindariko kolonia greziarreko aztarnak: tel. (+39) 094 136 90 23
  • Antiquarium Villa Romana: egoitza eta terma erromatarren aztarnak: tel. (+39) 094 136 15 93
  • Lurraldeko museoa: 1908ko lurrikararen ondoren Messinako ondare ondasunak kontserbatzeko egina

Horrez gain…

  • Erdi Aroko Santa Maria della Valle eliza, kanpoaldean
  • Vittorio Emanuele II Antzoki neoklasikoa
  • Udal hilerria edo Gran Camposanto
  • Monte Dinnammare (Peloritani): ikuspegi panoramikoa
  • Etna sumendia (3.340 m) itsasartetik ikus daiteke

Kontuan izan

  • Mitologia erromatarraren arabera, Neptunok hiruhortzekoaren kolpe batez ireki zuen Messinako itsasartea 
  • Messinako historiako lurrikararik larriena 1908an izan zen, eta 80.000 hildako eragin zituen. Lurrikararen ondoren itsasikara handia etorri zen
  • Messina unibertsitate-hiria da

Informazio gehiago

http://www.comune.messina.it/benvenuti.html
http://lasicilia.es
http://www.turitalia.com/pueblos_de_italia/messina/messina.html  
http://www.tripadvisor.es/Tourism-g187889-Messina_Sicily-Vacations.html

 
 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Ez bazara besteen kontura bizitzen libre biziko zara»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llullek katalana, okzitaniera, frantsesa, arabiera eta latina hitz egiten zituen, eta hizkuntzen ikasketa bultzatu zuen.
 

Azken sorkuntzak