Europan eta Mediterraneoko

 

Napoles

RAMON LLULL NAPOLESEN

1293ko Tuniserako bidaiaren ondoren, Ramon Llull Napolesera iritsi zen. Bertan Arbre de Ciència (‘Zientziaren arbola’), idatzi eta 1294ko urtarrilaren 13an Taula general (‘Taula orokorra’) amaitu zuen. Ondorengo hilabetean Pulla eskualdean zegoen Lucera hiriko sarrazenoen aurrean predikatu zuen. Urte bereko maiatzean dell’Ovo (‘arrautzarena’) gazteluan zeuden presoekin eztabaidatu zuen; hilabete berean Bartzelonara itzuli zen, eta uztailean berriro joan zen Napolesera, Erromarako bidean zela.

 

NAPOLES, ORDUAN ETA ORAIN

Napoles Campania eskualdeko eta Napoleseko erresuma zaharreko hiriburua da. Kostaldean egonik, oso portu handia du. K.a. 600 inguruan grekoek fundaturikoa da, gero erromatarren, ostrogodoen eta siziliarren eskuetan izanik. Aragoiko eta Kataluniako koroak 1440an okupatu zuen.

Hiriak aztarna greziarrak eta erromatarrak ditu. Santa Restituta elizak (IV. mendea) V. eta VI. mendeko mosaikoak ditu. Dell’Ovo izeneko gaztelu-gotorlekua XII. mendekoa da eta kondairaren arabera Megaride uhartetxoan eraiki zen, egitura osoari eusten dion oilo arrautza baten gainean. Gaztelu berria (Castel Nuovo) 1279 eta 1282 artean eraikia eta Alfontso Gogohandikoa Aragoiko eta Kataluniako erregeak (1396-1458) birmoldatutakoa da. Errege horrek garaipen arku handi bat erantsi zion. Castel Capuano Siziliako Gillem I. Gaiztoak eraikitakoa da, 1140an hasita. Katedrala, Santa María Donnaregina eta Santa Clara elizak, eta San Martino kartuxa gotikoak dira. UNESCOk Humanitatearen Ondare izendatu zuen Napoleseko erdigune historikoa 1995ean.

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Ihes egin ezazu lehenago printze txarraren aurretik sugearen aurretik baino»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llull 1265ean joan zen erromes Compostelako Santiagora, 33 urte zituela.
 

Azken sorkuntzak