Ramon Llull

Ramon Llulli buruz hitz egitea bere unibertso grafikoari buruz hitz egitea ere bada. Alde batetik, bere liburuetan sartu zituen irudi geometrikoak daude; berak asmaturiko arrazonamendu logikoen (Ars) praktikarako eta irakaskuntzarako zirkuluak dira, batez ere; kritpikoak dira profanoentzat, baina, hala ere, harritu egiten gaituzte, budisten mandalak gogorarazten dituen diseinu ederra dela eta (http://quisestlullus.narpan.net/esp/81_brev_esp.html). Beste alde batetik, Llull hil ondoren bere irudiaren inguruan sortutako ikonografia ugaria dago: miniaturak, grabatuak, koadroak, estatuak, etab. Thomas Le Myésierrek 1325ean argitaratutako Breviculumeko irudiak azpimarratu behar dira, Llullen bizitza kontatzen duten koloretako hamabi bineta ikusgarri dira. «Historiako lehen komikia» izena eman zaie (http://www.lullianarts.net/miniatures/index.HTM).

Ramon Llulli buruzko ikonografia, berak bisitatu zituen tokietako paisaiez ere osatzen da, eta paisaia horiek ikusteko aukera izango dugu, egungo argazkien edo antzinako grabatuen bitartez: monasterioak, elizak, gazteluak, plazak, lorategiak eta ingurune naturalak, eta oraindik ere Llullen bizitza bete zuen indar izpirituala erakusten duten tokiak.

Zer eragiten dizute Ramon Llullekin erlazionaturiko irudiek? Marraztu, margotu edo diseinatu zure lana eta konpartitu sarean. Denetarik egin dezakezu: marrazkia, margolana, collagea, landutako argazkia, etxean eginiko bideoak, etab. Zure lana hitzez osa dezakezu (Ramon Llullen edo zure hitzak), eta baita musikaz ere (Erdi Arokoa edo gaur egungoa).

Irudiaren azpian erabiliko da, mezua egilearen adierazteko
Zure helbide elektronikoa ez da web orrian edozein lekutan erabiltzen.
Gehienezko Tamaina: 20 MB
Onartzen diren fitxategi motak: png gif jpg jpeg
Igo zure irudia hemen
Utzi zure description here!
Image CAPTCHA
Idatzi irudian agertzen diren karaktereak.