Europan eta Mediterraneoko

 

Pisa

RAMON LLULL PISAN

1307an Ramon Llull Bujiatik kanporatu zuten eta Italiako kostaldera abiatu zen. Ekaitz baten ondorioz itsasontzia urpera joan zen Pisa aurrean eta Llullek ihes egitea lortu zuen lagun batekin (ziurrenez bere idazkaria zenarekin), txalupa txiki batean, eta Pisako portura heldu zen. Han bertako biztanleek ongi etorri beroa eskaini zioten. San Donnino monasterio zistertarrera joan zen eta bertan Ars generalis et ultima, Lyonen hasitako lana, amaitu zuen. Pisan Arte laburtu bat ere idatzi zuen (Ars brevis quae est imago Artis generalis) eta baita Disputatio fidei et intellectus lana ere, 1308ko apirilean. Llullek bere gurutzadaren aldeko laguntza eskatu zien Pisako agintariei, baina Comune-aren (udalaren) aldetik lortu zuen gauza bakarra kardinalak eta aita santua bisitatzeko gomendioak izan ziren.

 

PISA, ORDUAN ETA ORAIN

Pisa Italian dagoen Toscana lurraldeko hiriburua da. Erdi Aroko portua Arno ibai aurrean zegoen, bokaletik hamabi kilometrora. Hiri garrantzizkoa izan zen erromatarren garaian eta gero ostrogodoek, lonbardoek eta karolingiarrek konkistatu zuten. XI. mendean hasi zen itsasoari dagokionez lortu zuen garrantzia, eta errepublika autonomo gisa finkatu zen Inperio Germaniarraren eta Toscanako markesen aurrean. XII. eta XIII. mendeetan Sardinia bere esku izan zuen. 1284an Genovak garaitu zuen. Florentziarekin elkartu zen 1406an eta betirako galdu zuen bere independentzia.

Erdi Aroko monumentu asko ditu. Piazza del Duomo (‘katedraleko plaza’) bikaina Humanitatearen Ondarea izendatua izan da (1987). Bertan daude katedrala (1063 eta 1118 artean egina), Pisako estilo erromanikokoa, oso ezaguna okertuta dagoen dorrearengatik. Egia esateko, dorre okertua, katedraletik bereizita dagoen kanpandorrea da; bataiategia, 1153an hasia eta XIV. mendean amaitua, eta kanposantua, Jerusalemetik gurutzatuek ekarritako lur gainean egindakoa. Nabarmenak dira Santa Catalina eta de Santa Maria della Spina eliza gotikoak eta harresi zaharrak, erromatarren garaikoak, hiria inguratzen zutenak.

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Gizon tripazainak, jaten ez duenean negar egiten du, eta jan duenean, damutu egiten da»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llullek katalana, okzitaniera, frantsesa, arabiera eta latina hitz egiten zituen, eta hizkuntzen ikasketa bultzatu zuen.
 

Azken sorkuntzak