Poliglota
Latinez, katalanez eta arabieraz idatzi arren, ez da azken hizkuntza horretan idatzi zuen libururik gorde. Obra batzuetan hizkuntza bat baino gehiago erabili zituen. Teologo latindarren artean, arabiera ezagutu zuen bakarra izan zen. Seguruenez, okzitaniera eta frantsesa ere ezagutzen zituen. Bere obren itzulpena bultzatu zuen katalanera, latinera, frantsesera, okzitaniera, italierara edo gaztelaniara, batzuetan berak itzuliz eta beste batzuetan beste norbaiti aginduz. Ekialdeko hizkuntzen eskola bat sortu zuen Miramarren (Mallorcan), eta 1311-1312ko kontzilioan, Klemente V. aita santuaren aldetik, ekialdeko hizkuntzen katedra gehiago sortzea lortu zuen, misiolariei irakasteko.