Politikaria
Ohartu zen estatisten laguntza oso garrantzitsua zela «fedegabeak» kristautasunera erakartzeko zuen egitasmoa aurrera eramateko. Aragoiko koroaren, Frantziako erregearen, zenbait Aita Santuren eta garaiko beste agintarien laguntza bilatu (eta neurri batean, lortu) zuen. Bere politikarako interesa estrategiazko liburuetan ikusten da; Liber de fine delakoan, Lurralde Santuetara gurutzada bat antolatzeko egitasmoa ikusten da, azkenean horrek huts egin bazuen ere. Llibre de les bèsties (‘Piztien liburua’) boterea beren onurarako darabilten politikoen aurreko satira zorrotza da. Interes handia erakutsi zuen beti garaiko gertakari geopolitikoen aurrean, eta bere lanerako planak eta bidaiak haien arabera moldatzen zituen.