Ramon Llull irakurri
Hona hemen Ramon Llullen zortzi testuren aukeraketa, Erdi Aroko katalanez eta jatorrizko grafiarekin idatziak. Ordena kronologikoan aurkeztuko dira. Testu bakoitzak iruzkin labur bat darama.
«Jainkoagan kontenplazioaren liburua»
Hasiera batean, 1271 eta 1274 artean, arabieraz idatzitako Llibre de contemplació lanak, berrogei urte zituen eta indarrez eta baikortasunez beteta zegoen Ramon Llull erakusten digu. Asmo handiak dituen lana da, Mallorcan idatzia, eta «Erdi Aroko entziklopedia edo erretaula» gisa kalifikatu dute, bere zorroztasuna eta koloreak direla eta. Lehenbiziko bi zatiak entziklopediari buruzkoak dira, eta hiru kapitulu hartzen ditu (liburuak dituen 365etatik), eta bere izenburua «D’alegre» da. Juglareen inguruan egiten duen mespretxuzko aipamena trobadoreei dago zuzenduta. Dena den, badirudi Llull haiengandik gertu sentitu zela, hogeita hamar urte zituela gertatu zen konbertsioaren aurretik.
ITURRIA: http://www.mallorcaweb.com/Mag-Teatre/llull/altresobres.html#Arbre%20de%20ciència
Llibre de gentil e los tres savis
«Jentilaren eta hiru jakintsuen liburua»
Liburu hori arabieraz idatzi zuen hasieran, 1274 eta 1276 artean, eta ondoren katalanera itzuli zuen. Bertan, hiru jakintsuk (judu batek, musulman batek eta kristau batek) jentil (sinesten ez duen) baten aurrean ari dira eztabaidatzen, eta hark arrazoia eman beharko dio hiru jakintsu horietako bati. Badu berezitasun bat, hiru jakintsuak, bakoitza bere fedeaz are eta konbentzituago itzultzen direla beraien herrialdeetara, eta liburua amaitzean, irakurleak ez daki nor den garailea. Hemen ikusi dugun zatian, egileak, «Maitasunaren filosofia» izeneko emakume batekin iturri baten ondoan duen elkarketa kontatzen digu. Azpimarragarria da egileak maitasunaren eta arrazoiaren arteko integrazio harmonikoaren alde egiten duen aukera argia, zientzia ongiaren esanetara egongo litzatekeen «Arte amativa» batean.
ITURRIA: http://www.mallorcaweb.com/Mag-Teatre/llull/altresobres.html#Arbre%20de%20ciència
(1. bertsotik 20.era)
[...]
IRUZKINA
«Berorri, Ama Birjina Maria»
Llibre d’amic e amat lana maitasun mistiko sutsuari edo, hobe esanda, eroari (‘foll’) buruzko maitasun poema ederra da. Blanquerna (1283) eleberriaren barruan dago. Blanquerna lan horrek, aita santu bilakatzen den, baina bere pribilegioak baztertu eta bizimodu ermitaua eta kontenplaziozkoa eramatea erabakitzen duen Blanquerna monjearen fikziozko istorioa kontatzen du. Ekialdeko ukituak dituen poema horretan Ramon Llullek erabiltzen duen hizkeran, «adiskidea» Blanquerna (egia esateko, egilea bera) da, eta «maitatua» Jainkoa da. Ugariak dira sufrimenduari eta bakardadeari buruzko aipamenak, eta baita naturarekin erlazionaturiko metaforak ere. 366 bertso ditu, horietako bakoitza urteko egun baterako gogoetarako eta otoitzerako baliagarria izan dadin.
ITURRIA: http://www.mallorcaweb.com/Mag-Teatre/llull/amic.html eta Antoni Artigues (UIB).
III. De la traïció que Na Renart tractà del rey
[...]
«Piztien liburua»
«III. Azeriak erregearen aurka izan zuen traizio ahalegina»
Llibre de les bèsties (1288 eta 1289 artean idatzia, Parisen, ziurrenez) fabula bat da, eta Ramon Llullek animaliak erabiltzen ditu izaera soziala eta politikoa duten mezu moralak emateko. Llibre de meravelles edo Fèlix izenekoaren barruan dago. Hemen hartu dugun zatian elefantea (Orifan), sugea (Serp), oilarra (Gall) eta azeria (Renart) agertzen zaizkigu; azken hori erregearen aurkako konspirazio bat ari da prestatzen. Egileak paralelismoa ezartzen du animalien talde kontrajarrien (haragijaleak belarjarleen aurrean) eta bere garaiko giza taldeen (kristauak sarrazenoen aurrean) arteko erlazio zailaren artean.
ITURRIA: Bibilonet (literatura katalaneko gida interaktiboa): El llibre de les bèsties de Ramon Llull. http://www.xtec.es/~lrius1/llull/contenidor.htm
(zatiak)
[...]
«Ramonen kantua»
Zati aukeraketa hau, Ramon Llullek, ia hirurogeita hamar urte zituela, Mallorcan idatzi zuen Cant de Ramon (1300) poema autografikotik ateratakoa da. Zati horietan bere bizitzaren alderdi garrantzitsuak hauteman ditzakegu: gaztaroko urteak eta gurutzean jositako Kristoren ikuspegia (lehen estrofa); Ekialdeko hizkuntzen eskola sortu zuen tokia izan zen Mallorkako Miramarreko monasterioari buruzko erreferentzia ederra (bigarrena); sarrazenoak, tartariarrak eta juduak kristau bilakatzeko grina (hirugarrena); bere porroten ondoriozko hauena (laugarrena eta bosgarrena); bere egitekoa «liburu trobadore» gisa ulertzea (seigarrena); eta Jainkoari egiten dion erregua, osasuna, poza, askatasuna eta adiskide onak bezalako ondasunak barne direla (azken bi estrofak).
ITURRIA: Llull, Ramon. “Cant de Ramon”. Antologia general de la poesia catalana. Barcelona.
Ed. 62, MOLC, 1979. (11-12-13. orr.) http://www.musicadepoetes.cat/mdpAdmin/media/513-cantderamon.pdf
(zatiak)
«Deskontsolamendua»
Desconhort, 1295 eta 1305 artean, data zehatza ez badakigu ere, idatzitako poema autobiografikoa da, emozioz betea. Bakoitzak hamabi bertso alexandriar dituen errima bakarreko hirurogeita bederatzi estrofek osatzen dute, eta Berard de Montdidier poema epiko karolingiarraren erritmoarekin abestu behar zen. Egileak barruan duen tristura handia islatzen du, porrot egin duela sentitzen baitu, hogeita hamar urte baino gehiagoz aita santuen eta erregeen laguntza bilatzen ibili eta gero, «fedegabeak» kristautasunera erakarri ahal izateko, bere Artearen arrazoietan oinarrituz. Ikuspegi formalari dagokionez, bizimodu ermitauaren alde dagoen monje baten eta Ramonen (egilearen) arteko eztabaida da. Hala ere, Ramonek ahaleginak egiten ditu amore ez emateko eta berriro ere bere proposamenak azaltzen dizkio.
ITURRIA: http://www.mallorcaweb.com/Mag-Teatre/llull/desconhort.html eta Antoni Artigues (UIB).
De Oracio (694. bertsotik 732.era)
«Jainko jauna: euria»
Bertso horiek, 1311ko urrian, Vienneko kontzilioa baino pixka bat lehenago (1311-1312) idatzitako Del consilii (‘Kontziliokoa’) poema luzearen parte dira, eta bertan kontzilio hori aipatzen da. Ramon Llullek Paris eta Vienne (Isère) arteko bidaian idatzi zuen, bertara baitzihoan eliza katolikoaren goi bileran parte hartzera. Testuan, egileak behin eta berriro euria (‘pluja’) eskatzen dio Jainkoari «gaizkiak ihes egin dezan, bekatuak igo egiten du eta». Leloaren erritmoari jarraituz, erraza da zaldiaren pauso motela eta bideko euria imajinatzea.
ITURRIA: Ed. Salvador Galmés: Ramon Llull, Rims, II. lib., Palma de Mallorca, Diputació Provincial de Balears, 1938, 255. or http://www.rialc.unina.it/89.11.htm#Senyor%20Deus:%20pluja