Mallorca
Real-eko monasterioa (Palman)
RAMON LLULL, REAL-EAN
Ramon Llullek zenbait egonaldi egin zituen Santa Maria edo Sant Bernart Realeko monasterioan. Monasterioak liburutegi interesgarria zuen. 1265 eta 1269 artean, Realeko fraide biktoriarrek San Anselmo eta San Agustin irakurtzea aholkatu zioten, eta kontenplaziorako izpiritua, espekulazio doktrinala, eta apostulaturako eta martiriorako gogoak zabaldu zitzaizkion. 1274an denbora luzez egon zen bertan eta liburu garrantzizkoak idatzi zituen: Art abreujada d’atrobar veritat (Artearen lehen bertsioa), Llibre d’Ave Maria eta Llibre del Gentil i dels tres savis. Bere testamentuan, Ramon Llullek Realeko monasterioari eman zion bere liburutegia.
DESKRIBAPENA
Santa Maria Realeko monasterioa Palma hiriko iparraldean dago. Tradizioak dioenez, bertan zegoen Jaime I.aren jarraitzaileen kanpamendua, musulmanen Madina Mayurqa eraso baino lehen. Monasterio zistertar zaharra da, eta Establiments eta Valldemossako errepideen artean dago. Kataluniako Pobleteko abadeak sortu zuen 1239an, baina gaur egun duen kokagunea 1266koa da. Oso monasterio garrantzizkoa zen: Realeko abadeak Kapituluko bigarren katedra zuen, apezpikuaren ondoren. 1835ean, zistertarrek monasterioa utzi zuten eta 1897an Missioners dels Sagrats Cors izenekoak finkatu ziren bertan; beraiek sortu zuten Liburutegi Balear baliotsua.
Eliza zistertarrak (XIII. mendekoak) XVII. mendeko apaindurak ditu. Klaustroa, berriz, XV. eta XVIII. mendekoa dugu. Gela kapitularrak ere badirau, eta aipatzekoa da, klaustroaren erdian dagoen Ramon Llullen estatua, Andreu Orell Salvàk (1952) egindakoa, Llibre d’Ave Maria lana eskuetan duela.
ONDARE AINTZATESPENA
KIO (Kultur Intereseko Ondasuna).