Europan eta Mediterraneoko

 

Rocamadour

RAMON LLULL ROCAMADOURREN

Rocamadour, Bordeletik ekialdera dagoen monasterioa da. Ramon Llull erromes gisa iritsi zen 1265ean, hogeita hamahiru urte zituela. Bertan Jainkoari laguntza eskatu zion bere hiru helburuak betetzeko: «fedegabeen» artean predikatzea, liburu handi bat idaztea, eta aita santuen eta erregeen babesa lortzea bere ideiak aurrera eramateko. Bidaia berean Compostelako Santiagora joan zen, Done Jakue Bide historikoko adar frantziarretik, ziurrenez.

 

ROCAMADOUR, ORDUAN ETA ORAIN

Rocamadour (Ròcamador okzitanieraz) zazpiehun biztanle dituen udalerria da, Lor departamentuan, Frantzia hegoaldean. Alzou ibaiaren haranean dago, Causseko mendien azpian, betidanik artistak, arkeologoak eta, batez ere, erromesak eta turistak erakarri dituen lekua. Rocamadour ezaguna da bertan dagoen eta bere garaian hemeretzi eliza izan zituen zentro erlijioso ikaragarriarengatik. Eraikinak labar handi bateko harkaitzean daude eginda eta bertara heltzeko, 216 maila dituen eskailera luzea igo behar da. Erromesek belauniko igotzen zituzten.

Ama Birjina beltzari eskainitako Notre-Damme elizan Durandal ezpataren puska bat ikus daiteke. Tradizioaren arabera Roland heroi mitikoarena zen. Lur azpian dagoen Saint Amadour elizan (1166), San Amadorren erlikiak daude. Rocamadour, Erdi Aroko gune erlijioso bisitatuenetarikoa izan zen eta Done Jakue bidean zegoen. Rocamadourreko Ama Birjina Beltza Finisterren ere beneratzen da. Bisitari historikoen artean, Ramon Llullez gain, Frantziako Luis XI., Ingalaterrako Enrike II. eta Portugaleko Alfontso III. erregeak daude, eta baita Guzmango Santo Domingo edo Paduako San Antonio bezalako predikari handiak ere. Rocamadourrek «Gand Site National de France» titulua du.

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Ez dago egiak baino gehiago balio duen altxorrik»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llullek Islama eta Kabala aztertu zituen, musulmanen eta juduen fedeari aurre egiteko, bere ustez horiek «fedegabeak» baitziren.
 

Azken sorkuntzak