Europan eta Mediterraneoko

Rocamadour

Ròcamador okzitanieraz

Javascript is required to view this map.

Nola heldu

AIREZ

  • Bordeauxeko (Bordele) aireportua
  • Toulouse – Blagnaceko aireportua

LURREZ

  • Rocamadour 250 km ingurura dago Bordeletik ekialdera, eta bertatik honako errepide hauek abiatzen dira: A-89, A-20 (l’Occitane), D-23 eta D-673
  • Posible da, baita ere, Rocamadourrera Tolosatik iparralderantz hartuz joatea (200 km inguru), A-62, A-20 (l’Occitane), D-39 eta D-32 errepideetatik

Txanpona

euroa

Non egin lo

Turismo bulegoa

Office de Tourisme Souillac, Rocamadour, Padirac, Gramat; tel. (+33) 05 65 33 22 03 ; sejour@rocamadour.org eta stp@tourisme-souillac.com

Zer bisitatu

Monumentuak

Jatorria Erdi Aroan duen herria, gotorlekua eta multzo erlijiosoa. Zazpi santutegi kontserbatzen dira, honako hauek, besteak beste:

  • Notre-Damme kapera (Ama Birjina Beltzari eskainia)
  • Saint-Amadour eliza
  • Saint-Saveur basilika
  • Saint-Michel kapera

Museoak

  • Des Arts Sacrés museoa, apezpikuaren jauregi izandakoan; Rocamadourreko arte erlijiosoko artelan garrantzitsuenak biltzen ditu

Horrez gain…

  • 216 maila dituen eskailerak Rocamadourreko goialdera igotzeko aukera ematen du, eta han Alzou ibaiaren kanoiaren gaineko behatoki bikaina dago
  • Des Merveilles haitzuloan, 20.000 urte dituzten labar pinturak ikus daitezke
  • Causses du Quercyko Lurraldeko Parke Naturala; harri lehorreko landa inguruko ondare etnologiko garrantzitsua du, hormak eta etxolak, besteak beste
  • Arquéosite de Fieux, Miersen (hurbil dagoen herria): antzinako gizakien bizimoduari buruzko parke didaktikoa
  • Aisialdirako ur-gunea Gramaten (hurbil dagoen herria)

Kontuan izan

  • Rocamadour Frantziako tokirik bisitatuena da (Mont Saint-Michelen ondoren), urtero milioi bat bisitari baino gehiago jasotzen baititu 
  • Rocamadourrek, jatorri izendapena duen ahuntz gazta bikainari ematen dio izena 
  • Ekainean Rocamadour gaztaren jaia ospatzen da
  • Bisita gidatuak daude egunero, ordubete eta berrogeita bost minutuko iraupenekoak (baita ikasleentzat ere): http://www.rocamadour.com/

Informazio gehiago

 
 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Dakizuna ez dakizuna baino gutxiago denez, ez ezazu gehiegi hitz egin»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llull Sant Francesc-eko basilikan dago lurperaturik, Palman (Mallorca).
 

Azken sorkuntzak