Europan eta Mediterraneoko

 

Tunis

RAMON LLULL TUNISEN

1293ko erdialdean, Ramon Llullek Afrikara bere lehen misiolari bidaia egitea erabaki zuen. Genovatik abiatu zen Tunis aldera, garai hartan Abu-Hafs Umar I emirrak gobernatzen zuen hirira. Galera bat hartu zuen, bere lagunek ezer jakin gabe, portutik irteten utziko ez zuten beldur, gaixorik baitzegoen. Bere Vita coetanean kontatzen duenez, Tunisera iritsitakoan, jakintsu musulman nagusiekin harremanetan jarri zen, eta bera konbentzitzeko gai baziren, Islamera konbertituko zela esan zien. Benetan gertatu zena oso bestelakoa da: kolpatu, kartzelan sartu eta lepoa moztera kondenatu zuten. Azkenean emirrak kondena barkatu zuen eta erresumatik kanporatu zuten. Itzulerako itsasontzian, Napolesera zihoala, Taula general idatzi zuen, Artearen bertsio berri bat.

Azkenean, 1315ean, laurogei urte baino gehiago zituela, bere hirugarren misioa hasi zuen Afrika Iparraldean «christiani bene litterati et lingua arabiga habituati» gisa, eta berriro ere Tunis aldera abiatu zen. Bertan idatzi zituen bere azken lanak 1315eko abenduan, garai hartan Tunisiko emir zen Abu Yahiyari eskainitakoak. Bere azken bidaia izan zen, izan ere, bere martirioa defendatzen duten teorien arabera, Mallorcara zeraman itsasontzian hil baitzen, Afrikako hirian pairaturiko harrikatzearen ondorioz.

 

TUNIS, ORDUAN ETA ORAIN

Tunis izen bereko Afrikako herrialdeko hiriburua da. Mediterraneoko kostaldean dago, Goleta izeneko portu garrantzitsua du; egia esateko, itsasoarekin ubide baten bidez komunikaturiko lakua da. Jatorriz, Kartago babesten zuen gotorlekua zen, eta bere aztarnak oraindik ikus daitezke gaurko hiriaren iparraldean. K.a. 144. urtean erromatarren eskuetara pasa zen. Gero, bandaloek, bizantziarrek eta musulmanek (695) konkistatu zuten. 1236an, erresuma musulman hafsidarraren hiriburu bihurtu zen,  eta merkataritza eta diplomazia harreman sendoak ezarri zituen Europarekin, Aragoi eta Kataluniako koroarekin, batez ere. 1270ean, Luis IX.a Santuak, Frantziako erregeak, hiria bereganatu zuen, zortzigarren gurutzadan. Hala ere, bere tropak disenteriaz gaixotu ziren (bera ere horrela hil zen) eta hiria utzi behar izan zuten.

Tuniseko alde zaharrean (Medinan) 700 monumentu baino gehiago daude eta UNESCOk Humanitatearen Ondare izendatu zuen 1979an. Erdi Aroko eraikin nabarmenen artean, Al-Zaytūna meskita dago (VIII-IX. mendetakoa). Gaur egun ere Magrebeko erlijio azterketa zentro garrantzizkoetarikoa da. Hafsidar garaikoak dira harresiak, bazarrak, quasba eta Al-Qșar meskita.

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Gizon tripazainak, jaten ez duenean negar egiten du, eta jan duenean, damutu egiten da»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llull, gaur egungo informatikan oinarrizkoa den pentsamendu konbinatorioaren aitzindaritzat hartua izan da.
 

Azken sorkuntzak