Europan eta Mediterraneoko

Tunis

Tunisiako hiriburua; Tūnis arabieraz

Javascript is required to view this map.

Nola heldu

AIREZ

  • Tunis – Cartagoko aireportua
  • Monastirreko aireportua (100 km hegoaldera), herrialdeko bigarrena

ITSASOZ

  • La Goulette eta Radès portuak, azken hori herrialdeko merkataritza portu garrantzitsuena.

LURREZ

  • Autopistak: A-1 (Tunis-Sfax), A-3 (Tunis-Oued-Zarga) eta A-4 (Tunis-Bizerte)
  • Hiri arteko 200 autobus linea (STT); metro arina, linea batekin; aldirietako trena (TGM), linea batekin; aldirietako sarea eraikitzen (RFR), 5 linearekin

Txanpona

dinar tunisiarra

Non egin lo

Zer bisitatu

Monumentuak

Erromatarren garaia:

  • Kartagoko aurriak

Erdi Aroa:

Tuniseko erdigune historikoa (Medina) Humanitatearen Ondare izendatu zuen UNESCOk; oso ongi kontserbaturik dago

  • Harresiak, Bab el Bhar, Bab el Jazira ateak eta beste zenbait barne
  • Al-Zaytūna edo olibondoaren meskita
  • Al-Qșar meskita
  • Kasbah meskita
  • Zokoak, merkataritza kale estuek osatutako sarea

Museoak

  • Arte eta tradizio herrikoien museoa, Dar Ben Abdallah jauregian
  • Zeramikaren museo nazionala, Sidi Kacem al Jellizi mausoleoan
  • Bardo museo nazionala, Magrebeko museo arkeologiko garrantzitsuena, (mosaiko erromatarrak daude bertan)
  • Zientzien hiria: http://www.cst.rnu.tn/html/fr/pg.htm 

Horrez gain…

  • Hiri barruko  Belvedereko parkea (100 ha baino gehiago)
  • Tunisiko udal antzokia (1902) eta Antzoki nazional tunisiarra; kalitatezko programazioa aurkezten dute
  • 1964an sorturiko Kartagoko Nazioarteko Jaialdia anfiteatro erromatarrean ospatzen da. 
  • Inguruan dauden hondartzako zenbait jomuga turistiko honako hauek dira: Raf Raf, Sidi Ali El Mekki eta Djerbako uhartea

Kontuan izan

  • Tunisia protektoratu frantsesa izan zen 1881 eta 1956 artean; gaur egun frantsesa da Tunisian gehien egiten den hizkuntza, arabieraren ondoren
  • Anselm Turmeda (1355-1423), Islamera konbertitu zen eta Abdallah at-Tarjuman izena hartu zuen idazle mallorkarra izan zen. Lan garrantzitsuak idatzi zituen, katalanez zein arabieraz. Tunisen lurperaturik dago

Informazio gehiago

 
 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Amorruaren ondorioz, borondateak askatasuna galtzen du, eta deliberazioak ulermena galtzen du»
 

Ramon Llull mezuak

 
Batzuen iritziz Ramon Llull alkimista izan zen, Erdi Aroko zientzia hori inoiz erabili ez bazuen ere.
 

Azken sorkuntzak