Europan eta Mediterraneoko

 

Vienne

RAMON LLULL VIENNEN

Rodano ondoan, Lyonetik hegoaldera, dagoen hiri frantziar horretan kontzilio bat burutu zen 1311 eta 1312 urteetan. Bertara joan zen Ramon Llull, 1311ko irailean, laurogei urte zituela. Bidean, bere argudioak entzun zituen eliz gizon batek «fantàstic» (‘eroa’ garai hartako terminologia katalanean) izena eman zion; ondorioz, Llullek Liber phantasticus idatzi zuen (hau da, ‘liburu eroa’).

Kontzilioaren aurrean azaldu zuen Petitio Raymundi in concilio generale ad acquirendam Terra Sancta eskarian, Llullek hiru proposamen egin zituen: hiru katedra (Erroman, Parisen eta Toledon) sortzea ekialdeko hizkuntzak irakasteko misiolari gaiei, Lurralde Santua konkistatzeko zaldunak heztea, eta averroismoaren kontrako liburuak idaztea. Llullek sinodoak lehena onestea lortu zuen, aspalditik zuen nahi nagusietakoa. Gurutzada berri baten proposamenari ezezkoa eman zion kontzilio hartan, aitan santuaren dekretu batek tenplarioak kondenatu zituen: beraien ondasunak bahitu eta beraien arteko asko sutara kondenatuak izan ziren (haien artean Jacques de Molay, Nikosiako Tenpluko maisua, hamar urte lehenago Zipren Ramon Llullen anfitrioia izandakoa).

 

VIENNE, ORDUAN ETA ORAIN

Vienne Isèreko departamentuko hiria da, Rodano ibaiaren ertzean, Lyondik 25 km-ra. Erromatar Inperioaren garaian, Viennek (Iulia Vienna) Rodano paretik zihoan Via Domitica izenekoaren ondoriozko onurak jaso zituen; Lyon (Ligundum) ondoren Galiako hiri garrantzizkoenetarikoa zen. V. mendearen erdialdean apezpikuaren egoitza bertan zegoen eta, horrez gain, lehen burgundiar erresumako hiriburua (432), Probentzakoa (879) eta Arlekoa (933) ere izan zen, Inperio Sakratuaren agindupean geratu arte (1032). Viennen zenbait kontzilio ospatu ziren: 1112koa eta batez ere 1311-12koa, tenplarioak kondenatu zituena eta Ramon Llullek parte hartzea izan zuena.

Erromatarren garaiko zenbait monumentu kontserbatzen ditu, hala nola, Augustoren eta Liviaren tenplua, eta antzokia, Galiako handienetarikoa. Erdi Arokoak dira Saint-Pierre abadetxea (V-VI. mendeetakoa), Saint-André-le-Basekoa (VI. mendean sortua), Saint-André-le-Hautekoa (VI. mendekoa), Saint-Maurice katedral gotikoa (XII-XVI. mendeetakoa) eta Bâtie gaztelua (XIII. mendekoa). Vienne «Ville d’art et d’histoire» izendatu zuen Frantziako Kultur Ministerioak.

Saint-Maurice katedrala, Viennen. Vienne, Isère, Frantzia. Matteo Natale. Fotolia.Augusto eta Liviaren tenplu erromatarra. Vienne, Isère, Frantzia. ISABELLE.ESSELIN. Fotolia.
 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Ez dago egiak baino gehiago balio duen altxorrik»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llull Mallorkan jaio zen, Jaime I. Kataluniako erregeak 1229an uhartea kristauentzat konkistatu eta hiru urtetara.
 

Azken sorkuntzak