Europan eta Mediterraneoko

 

Zipre

RAMON LLULL ZIPREN

Urte bateko atzerapenarekin, Lurralde Santua Pertsiako Kasanen tropa tartaroek inbaditu zuteneko berria jaso zuen Mallorcan Ramon Llullek. Orduan (1301) Ziprera abiatu zen, Mediterraneoko aldakuntza geopolitiko horiek, itxuraz musulmanak Jerusalemetik kanporatzea eragingo zutenak, bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

Nikosian eta Lusignaneko Enrike II.aren, Zipreko eta Jerusalemeko erregearen, baimenarekin, Llull eztabaidan aritu zen irlako «fedegabeekin» (monofisitak, nestoriarrak eta beste batzuk). Hala ere, ez zuen erregearen baimena lortu Babiloniako sultana eta Siriako eta Egiptoko erregea kristau bihurtzera joateko. Vita coetanea lanean esaten du berarekin bizi ziren apaiz bat eta morroi bat pozoi batekin bera hiltzen saiatu zirela, bere ondasunak lapurtzeko asmoz, eta, guztiz sendatu gabe, Famagustara ihes egin zuela, uhartearen ekialdera. Bertan, Llibre de natura (‘Naturaren liburua’) liburuan aritu izan zen lanean. Gero Limassolera joan zen, hegoaldera. Jacques de Molay maisu tenplarioak aterpea eman zion bere etxean, erabat osatu arte. Laguntza horrek Armenia Txikiko edo Ziliziako ateak zabaldu zizkion, hango erregea tenplarioen aliatua baitzen. Zipren dagoen San Juan Krisostomoren monasterioan Retòrica nova (‘Erretorika berria’) lana idatzi zuen

 

ZIPRE, ORDUAIN ETA ORAIN

Zipre Mediterraneo ekialdeko irla bat da, eta gaur egun zatituta dago: hego-mendebaldeko eskualdea Greziak administratzen du (kristau ortodoxoa da bertako erlijio nagusia) eta ipar-mendebaldeko eskualdea Turkiak administratzen du (erlijio nagusia islamiarra da). Bere izena (Kypros grekeraz) kobre hitzetik dator (cyprum latinez), antzinako garaietan kobre meategi garrantzizkoak baitzeuden bertan. Erromatarren, bizantziarren eta arabiarren agindupean egon da. 1192 eta 1489 artean, Zipreko erresuma jatorriz frantziarra zen Lusignaneko dinastiak gobernatu zuen. Haien artean Enrike II dago, Zipreko eta Jerusalemeko erregea. Ramon Llullek harremanak zituen errege horrekin. Garai hartan, Zipre funtsezko tokia zen Europa eta Asia eta Afrika ekialdearen arteko merkataritza eta politika harremanetarako.

Arkitektura ondareari dagokionez, Zipren Troodosko eliza margotuak azpimarratu behar dira, UNESCOk Humanitatearen Ondare izendatutakoak (1985 eta 2001). Bederatzi eliza eta monasterio bat dira, ikono bizantziarrak erakusten dituzten horma-irudiz apainduta. Bere egoera ona Troodos mendialdean egotearen ondorioa da, piratak ez baitziren bertara iristen, kostaldean hain maiz egindako erasoetan.

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Gizon zekenak ez du ezer»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llullek Ars (‘Artea’) sortu eta zabaldu zuen, bere garaiko gizakien jakituria guztia biltzeko tresna intelektual handia.
 

Azken sorkuntzak