Ramon Llull

Gune hau lan grafikoak konpartitzeko erabili: marrazki naturalak, argazkiak eta konposizioak, irudi luliarren edo antzinako grabatuen irudikapenak, hitzen eta irudien konbinazioak, etab.

Zure lanak sarean eskegi ditzakezu, eta besteek eskegi dituztenak ikusi. 

Ikusi gehiago...Testu Ezkutatu...

Parte hartu!

Ramon Llulli buruz hitz egitea bere unibertso grafikoari buruz hitz egitea ere bada. Alde batetik, bere liburuetan sartu zituen irudi geometrikoak daude; berak asmaturiko arrazonamendu logikoen (Ars) praktikarako eta irakaskuntzarako zirkuluak dira, batez ere; kritpikoak dira profanoentzat, baina, hala ere, harritu egiten gaituzte, budisten mandalak gogorarazten dituen diseinu ederra dela eta. Beste alde batetik, Llull hil ondoren bere irudiaren inguruan sortutako ikonografia ugaria dago: miniaturak, grabatuak, koadroak, estatuak, etab. Thomas Le Myésierrek 1325ean argitaratutako Breviculumeko irudiak azpimarratu behar dira, Llullen bizitza kontatzen duten koloretako hamabi bineta ikusgarri dira. «Historiako lehen komikia» izena eman zaie.

Ramon Llulli buruzko ikonografia, berak bisitatu zituen tokietako paisaiez ere osatzen da, eta paisaia horiek ikusteko aukera izango dugu, egungo argazkien edo antzinako grabatuen bitartez: monasterioak, elizak, gazteluak, plazak, lorategiak eta ingurune naturalak, eta oraindik ere Llullen bizitza bete zuen indar izpirituala erakusten duten tokiak.

Zer eragiten dizute Ramon Llullekin erlazionaturiko irudiek? Marraztu, margotu edo diseinatu zure lana eta konpartitu sarean. Denetarik egin dezakezu: marrazkia, margolana, collagea, landutako argazkia, etxean eginiko bideoak, etab. Zure lana hitzez osa dezakezu (Ramon Llullen edo zure hitzak), eta baita musikaz ere (Erdi Arokoa edo gaur egungoa).

Ramon Llull dibuixat
Cristina
Ramon Llull a pinzell
Cristina
Arbor Scientiae praesens
Mark
Te mando al pasado
Mobilcreator
De vacaciones con Llull 2
Mobilcreator
De vacaciones con Llull 1
Mobilcreator
Bon profit
Mobilcreator