Ramon Llull, Ramon Llullen ondoren
Ramon Llullen obra oso handia eta aberatsa da, eta lulismoaren, bere ikasleek hasitako korronte intelektualaren, haren pentsamenduaren zabalkundea eta ezagutza bilatzen duenaren eta haren balioa eta irautea aldarrikatzen duenaren, hazia da. Beste alde batetik, esan behar da, baita ere, Llullen prestigioaz baliatuz, berak sekula idatzi ez zituen obrak bereak direla esan dela (alkimiari buruzkoak, batez ere), eta bere figura legenda eta mistifikazio gai izan dela mendeetan zehar. Inkisizioak zentsuratua izan ondoren, Humanismoak, Kontra-erreformak eta ondoren Erromantizismoak errekuperatu izan dute. Eliza katolikoak Ramon Llull beatifikatu zuen (martxoaren 29an du festa eguna). Edonola ere, bere merituz «doktore iluminatua» ezizena lortu duenaren irudia eta pentsamendua indarrez iritsi da gaur egunera.
Ramon Llullen izena, eta baita «luliar» adjektiboa ere, prestigio handiko erakunde katalanen buruan dago, katalanez mintzo diren lurraldeetan, batez ere: Institut Ramon Llull, Universitat Ramon Llull, Estudi General Lul·lià, Societat Arqueològica Lul·liana.