Europan eta Mediterraneoko

 

Paris

RAMON LLULL PARISEN

Ramon Llull gutxienez lau aldiz egon zen Parisen. Lehenbizikoa 1287 eta 1289 artean, eta Félix idatzi zuen. Hiria garai hartako mendebaldeko jakintzaren erdigune zen, bertan baitzegoen Europako unibertsitaterik ospetsuena. Saint-Denis abadetxean bere Art zabaldu zuen, entzuleen eszeptizismoaren aurrean, entzule horien artean Averroes filosofo eta sendagile andalusiaren pentsamendua zelako nagusi. Llullek fedearen egiak arrazoiaren bidez frogatu nahi zituen eta averroistek ukatu egiten zuten horren beharra.

1295ean beste irakaskuntza ahalegin bat egin zuen. 1297 eta 1299 artean ere Frantziako hiriburura itzuli zen, Felipe IV.a Ederraren babesa lortu nahian, averroismoaren kontra idazteari utzi gabe. Garai hartakoak dira L’arbre de filosofia d’amor (‘Amodiozko filosofiaren arbola’) eta Lo cant de Ramon (‘Ramonen kantua’), oso liburu mistiko inspiratuak. Parisen egin zuen azken egonaldia 1309ko azaroa eta 1311ko iraila bitartean izan zen, eta bertan Vita coetanea idatzi zuen, Europako Erdi Aroko autobiografia leial eta intimoenetarikoa dena; latinez diktatu zion fraide bati Vauverteko kartuxan (oraingo Luxenburgoko lorategietan) eta gero katalanera transkribatu zen.

Ramon Llullek «arteetan magisteritza» titulua lortu zuen Sorbonnen, gaur egungo doktoretzaren parekoa. Horrez gain, bere Ars brevis lanak merezi zuen, Parisko unibertsitateko arte eta medikuntzako berrogei maisuen eta batxilerren onespena jaso zuen, 1310eko otsailaren 10eko agiri baten bitartez.

 

PARIS, ORDUAN ETA ORAIN

Paris, Sena ibaiaren ondoan dago, eta Frantziako hiriburua izateaz gain, Europako hiri garrantzitsuenetarikoa da. Hiriko erdigune historikoa îlle de la Cité delakoan dago, eta bertan kontserbatzen da Notre-Damme katedrala. K.a. 52. urtean erromatarrek parisii izenekoei (galoei) kendu zieten eta hiria beraien esku geratu zen K.o. 587ra arte. Urte horretan merovingiarren eskuetara igaro zen. Erdi Aroan kontinente osoko hiri aktiboenetakoa izan zen, politikari eta kulturari zegokienez.

Parisek duen ondarea oso handia da, 1991n UNESCOk Humanitatearen Ondare izendatu zuen Sena ondoko hirigune zaharra. Hemen, Behe Erdi Aroko monumentuak baino ez ditugu aipatuko: arte erromanikotik ez da aztarna askorik geratzen, Saint-Germain-des-Prés (X-XII. mendeak) elizaren eta kanpandorrearen zati bat.  Gotikoari dagokionez, berriz, Saint-Denis eliza (XII-XIII. mendeak) eta Notre-Damme katedrala, 1163an hasia eta 1345ean amaitua, ia hirurogeita hamar metroko garaiera duten bi dorrekin; bere beirateak direla eta oso ezaguna den Sainte-Chapelle izenekoa, Luis IX.a Santuaren agindupean egina eta 1248an kontsagratua.

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Gizon harroak ez du bere burua ezagutzen ezta beste gizakiak ere»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llull Sant Francesc-eko basilikan dago lurperaturik, Palman (Mallorca).
 

Azken sorkuntzak