Europan eta Mediterraneoko

 

Erroma

RAMON LLULL ERROMAN

Ramon Llull hainbat aldiz joan zen Erromara. Lehena 1287an, Honorio IV.a aita santua hil berria zela. Aita santua hiltzean hiritik alde egin zuen, aita santu berriaren hautespenari (Nikolas IV.a hurrengo urteko otsailean) itxaron gabe. 1290ean Erromara itzuli zen, aita santu berriari hizkuntz eskolak sortzea eskatzeko eta bi gurutzada bultzatzea proposatzeko: bat konbentzitzeko eta bigarrena Lurralde Santua arma bidez birkonkistatzeko. 1291 edo 1292an, Nikolas aita santuari eskainitako Tractatus de modo convertendi infideles lana idatzi zuen Erroman.

1294an Llull Erromara itzuli zen, ondorengo aita santuarekin, Zelestino V.arekin, hitz egiteko. Aita santu horrek uko egin zion bere karguari urte bereko abenduan. 1296an berriro ere Erroman egon zen, eta Llibre dels articles (‘Artikuluen liburua’) eta Llibre d’ànima racional (‘Arima arrazionalaren liburua’) lanak idatzi zituen, Bonifazio VIII.a aita santua zen garaian. Agian, 1297. eta 1299. urteen artean ere Erroman egon zen (garai hartan batez ere Parisen bizi baitzen) aita santuaren babesa lortu nahian, bere egitasmoetarako. Urte horietan idatzi zituen Proverbis de Ramon (‘Ramonen atsotitzak’). 

 

ERROMA, ORDUAN ETA ORAIN

Erroma Italiako eta Lazioko hiriburua da. Tiber ibaiaren ondoan eta itsasotik 22 km-ra dago. Kondairaren arabera, K.a. 753 urtean sortu zen , eta arkeologi aurkikuntzek ere data hori onesten dute. Erromak sekulako zabalkundea ezagutu zuen, eta ondoren, mende luzez Mediterraneo osoa menperatu zuen inperioaren hiriburu izan zen. Enperadoreek erlijio katolikoa berenganatu zutenean, Elizak Erroman ezarri zuen aita santuaren egoitza. Horrela, Mendebaldeko Inperioaren erorketaren ondoren, Erroma hiriburu politiko izatetik hiriburu erlijioso izatera pasa zen. Hala ere, 1309 eta 1399 artean hiriburu izaera hori Avignonek izan zuen.

Erroma izango da, seguruenez, Europan monumentu gehien dituen hiria; erdigune historikoa Humanitatearen Ondare izendatu zuen UNESCOk 1980an, eta hamar urte geroago Vatikanoko ondasunak gehitu zitzaizkion. Erromatarren garaietatik Kapitolioa, Coliseuma, Foroa, Panteioa, zenbait terma eta beste aztarna asko kontserbatzen dira. Ondasun paleo-kristauen artean, Vatikanoko San Pedro, Letrango San Joan, Harresiz kanpoko San Paulo, Andre Maria Nagusia, eta Santa Sabina basilikak daude, eta baita katakonbak ere. Erdi Aroko Erromakoak dira Santa Maria in Trastevere (1130-1143) eta Santa Maria sopra Minerva elizak (azken hori Erromako eliza gotiko bakarra da).

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Ez dago egiak baino gehiago balio duen altxorrik»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llullek Ars (‘Artea’) sortu eta zabaldu zuen, bere garaiko gizakien jakituria guztia biltzeko tresna intelektual handia.
 

Azken sorkuntzak